![]() |
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan da- goen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.
Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu Kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zai- tezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondoan izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.
Ez dago etxean Jokin Urain
Ez dago etxean kartzelako euskal literaturaren ibilbide orri bat da. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri zehatza dakar, hala aldizkarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat.
Ez dago etxean euskal presoen ihesaldien krokisa da: ihes ongi burutuena, ihes zapuztuena eta ihesaldi amestuen mapa. XX. eta XXI. mendeotako ihes saioen kontaduria bizia egin du Jokin Urainek, han eta hemen bildutako testigantzak jasota.
Ez dago etxean Urainen kartzelaldiko kroniken eta hausnarketen atlas eguneratua da. Idazleak La Moraleja espetxetik (Palencia-Espainia) zorrotz so egiten dio munduari. Idazlea preso dago baina ez mundutik lekora, munduaren muinean baizik.
Ez dago etxean ez da metafora ederra soilik, beste ezer baino askatasun ariketa da. Dena da benetakoa liburu honetan: kontatzen diren gertaerak, sakonera doazen gogoetak eta egiten diren ametsak.
Nor bere bidean Joan Mari Irigoien

Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso
razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena.
Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertukodizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak...
Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura eta gorabehera guztiekin.
0 comentarios:
Publicar un comentario